XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARBITASUN BAT

Aldizkari honen 1974-eko ekainaren 23-ko zenbakian, nire frase hau irakurtzen da: Gure kultura guzia kultura burges, deseuskaldun, errepresibo, utilitario ta kontsumista hutsa da (HERRI GAZTEDI).

Kritikak argiturik, nire artikulo haren irakurleen aurrean, neure hutsegitea lotsaz eta damuz aitortzen dut, eta neure okerra zuzentzeko asmoz, agirian jartzen dut: Joera batzuen adibide gisan eta alusio bidez aipatzen dudan pasarte hortan, bestek emandako informazioetan gidatuz, informazioaren zuzentasuna egiaztatu gabe ta orijinala esku artean eduki ere ez nedukala, testuingurutik moztuz eta GAIZKI eta FALTSUKI eta jatorrizko ESANAHIA BESTETARATUZ aipatu nuela GAZTE aldizkaria, arinkeriaz uste faltsu bat zabalduz, informazio lege ororen kontra jokatuz eta ahotan hartu nuenaren kaltez, bai jendearen eta bai gauzaren.

Neu engainatu banintzan, besterik engaina ez dadin, eta huts honetatik inori merezi gabeko izen onaren galerarik ala beste edonolako kalterik sor ez dakion, garbitasun hau zor diet, irakurleari, Z. ARGIARI ta batez ere GAZTE aldizkariko zuzendaritzari nahiz lankide ta irakurleei.

Eta hala aitortzen dut, GAZTE aldizkariaren uztaileko 21/28-ko zenbakian egin zaidan erantzun ta kritikaren zuzentasuna guziz onartzen dudalarik, hutsegite haren errua ta erantzukizuna oso-osorik neure gain eta neure gain bakarrik hartuz.

Joxe Azurmendi.